Ez da erreza galdera honi erantzuna ematea...
Aire - Aire trikitixa taldea orain dela urte mordoska bat sortu zen Astigarragako Norberto Almandoz Musika - Eskolan. Urteen poderioz batzuk joan, besteak etorri ibili gara eta gaur egun nagusiagoak egin gara, baina ez zaharragoak! Lehenengo urteetako ilusio berarekin jarraitzen dugu handik eta hemendik gure auspoak eragiten.
Lehenengo urteetan nahiko lan bagenuen trikitixari eragin eta oinez ibiltzen. Ikastolako patioan ibiltzen bueltaka eta bueltaka... Bizilagunei nahiko burukomin sortu genizkien! Urte horiek aurrera egin zuten eta bakoitzak bere bideari ekin zion, ikasketak alde batetik, lana bestetik... Baina egun batean berriz ere bidaia bat egiteko elkartu ginen, Llinars del Valles-era kultura interkanbio bat egiteko. Asteburu - pasa horrek berriz ere denak soka bereari tiraka jarri gintuen, hala ere gutariko bat Txilera zijoan urtebeterako; horrek banaketa bat ekar zezakeen, baina ezta gutxiago ere! Han kontaktuak egin eta bertara joatera animatu gintuen! Horretarako hemen lan piloa egin behar izan genuen bidaiaren prezioa nolabait jeistekotan, hainbat tokitan trikitixa jo, errifak salduaz, Santa Ageda eskean atereaz... Horrela Txilera iritsi ginen!
Txilen bi emanaldi nagusi izan genituen, lehenengoa Santiagon, hiriburuan, bertan eta bigarrena Viña del Mar hirian. Horiez gain kalean eta ikastetxe batean ere jo genuen.
Gure bidaia honek animaturik hurrengo ikasturtean Argentinara joatera animatu ginen. La Platako Euzko Etxearekin harremanetan jarri eta hartu-eman askoren ondoren bertan agertu ginen. Lau emanaldi nagusi izan genituen, Santo Tomas jaiean lehenengoa, Buenos Aires-eko Euskaltegi batean bigarrena, Euskal Etxe berri eta txiki batean hirugarrena, laugarrena La Platako Euzko Etxean izan zen.
Esperientzia bikainak izan ziren, baina deskantsu txiki bat behar genuen. Hala ere aurten Toulousera joan gara beste trikiti talde batzuekin batera, deskantsua behar genuen baina ez betirakoa!
Hemendik aurrera zer izango den... Nork daki! Emango dizuegu horren berri!

No hay comentarios:
Publicar un comentario